Darahli 2015

Darahli 15: ezkontza batera gonbidatuak

Atzoko festa oso ondo joan zen: tortila, bizkotxuak, spagetiak, etab egin genituen. Gaur goizean batzuk margoketa eta elektrizitate lanak egiten gelditu dira eta baita bihar umeekin egingo dugun antzerki eta eskola tailerrak preparatzen. Beste talde bat Ausserdeko ospitale nazionala, irratia eta gazteen lekua ezagutzera joan dira. 

Arratsaldean ezkontza batera gonbidatu gaituzte eta honela hemengo ohiturak ezagutzeko aukera izango dugu.  Ezkontzara joateko hemengo jantzi tipikoak jantziko ditugu: neskek melfa eta mutilak darrak. Egunak aurrea doaz eta nekea ere nabaritzen da baina oso gustora gaude. Ondo izan!