Lagunen arteko gatazketan gurasook zer egin dezakegu?

Zumaiena Ikastetxea 2015ko mar. 17a, 09:25

Izaskun Etxabe Izagirre psikologoak hitzaldia emango du gaur Maria eta Jose ikastetxeko bideo gelan, 19:00etan. LH5 eta 6, eta DBH 1, 2 eta 3 mailetako gurasoei zuzenduta dago eta euskaraz izango da.

Seme-alabek lagunekin gatazkak dituztenean, arazoak etxean partekatzen dituzte maiz eta gurasoen laguntza bilatzen dute. Baina honelako egoeretan laguntzea ez da erraza izaten, helduok ere zalantza ugari izaten ditugulako. Parte hartu behar dugu? Gure aholkuek balio al dute? Beste guraso batzuekin hitz egin beharko genuke? Honelako zalantzak argitzea da saio honen xedea.

Hitzaldiaren Helburuak:

Berdinen arteko gatazkak zer eta nolakoak diren ezagutu.
Lagunen artean gatazkak sortzen direnean, seme-alabak bideratzeko estrategiak jaso.

EGUNA: Martxoaren 17an (Asteartea)
ORDUA: Arratsaldeko 19:00tan
HIZKUNTZA: Euskara
NON: Ikastetxeko Bideo Gela