Elikadurari buruzko tailerra antolatu du Anbulatorioak

Baleike 2015ko mar. 16a, 11:18

Elikadurari buruzko tailerra antolatu du Zumaiako Anbulatorioak, osasunaren ikuspegitik begiratuta.

Tailerra martxoaren 23an eta 26an izango da, eta bi ordutegi eman dituzte aukeran: 10:00etatik 11:30era Anbulatorioan, edo 15:30etik 17:00etara Brankan. Tailerra 50-70 urte arteko herritarrei dago zuzendua. Anbulatorioan eman behar da izena.