‘Gloria’ filma emango dute Zine-forum saioan

Baleike 2015ko mar. 12a, 10:58

Hilabete Moreko egitarauarekin bat eginez, Gloria filma ikusi ahal izango da gaur gauean (22:00etan) Aita Marin.

Gloriak 58 urte ditu, eta bakarrik dago. Bakardadeari aurre egiteko, egunak ekintzaz betetzen ditu, eta gauetan maitasunaren bila joaten da hainbat festatara. Festa horietan zentzu-gabeko erlazioetan murgiltzen da. Zoriontasun ahul hori Rodolfo ezagutzean amaitzen da.