Igandean, 'Barbantxo' haur antzerki multimedia

Baleike 2015ko mar. 11a, 13:49

Igande eguerdian (12:00etan), haur antzerkia izango da Aita Marin. Barbantxo, 3D haur antzerki multimedia aurkeztuko du Logela Multimedia taldeak.

Sarrerak turismo bulegoan eskura daitezke, hiru euroan (bi euro Aita Mariko txartelarekin edo Gazte Txartelarekin).

Sinopsia

Barandiaranek, pertsonaien tamaina txikia amankomunean duten ipuin klasikoen euskal aldaerak jaso zituen. Logela Multimedia konpainiak ipuin horien pasarte batzuk aukeratu eta gaurkotu ditu, obra berritzailea, dibertigarria eta partehartzailea eskainiz. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat iragartzen du. Interakzio hau da 3D-ko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia. Antzezlan multimedia da, bertan antzerkia, zuzeneko musika, "mapping"-a eta 3D efektuak tartekatzen dira.

Fitxa Artistikoa
Antzezlana: Barbantxo
Konpainia: Logela Multimedia
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 55 minutu
Nori zuzendua: 3 eta 10 urte bitartekoei eta beraien gurasoei

Aktoreak: Amaia Lizarazu. Leire Olaran. Ander Garaizabal
Musikaria eta soinua: Logela Multimedia
Testuak: Sonia Villamor
Jantziak: Ainara Barrainkua.
Argiztapena: Jon Zubia.
Irudi digitala eta animazioa: Imanol Garaizabal.
Zuzendaritza: Logela Multimedia.