BIDEOA: "Horrela nola ikasiko dugu euskara?"

Baleike 2015ko mar. 9a, 09:50

Nola bizi dute zumaiarrek euskara? Egunerokoan erabiltzen al dute? Zer zailtasun dauzkate? Euskara beharrezkoa al da Zumaian bizitzeko? Erantzunak asteazkenean, martxoaren 11n, Alondegian (18:30).

Joan den otsailaren 11n 70 bat zumaiar bildu ziren Marina Berri jatetxean, taldeka antolatuta eta mahai baten bueltan, Ekolingua saioan parte hartzeko. Eguneroko bizitzan aurki ditzakegun egoerak abiapuntu hartuta, gure artean euskararekiko iritzi eta jarrera anitzak daudela ondorioztatu ahal izan zen, besteak beste.

Otsailean egindako saioa oinarri hartuta, solasaldia egingo da asteazkenean Alondegian, esperientziari buruz hitz egin eta ondorioak elkarrekin komentatzeko. Ekolinguako saioan parte hartu zuten 16 lagunen iritziak biltzen dituen hamar bat minutuko bideoa emango da solasaldiaren aurretik.