Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak dauzkagu

Baleike 2015ko ots. 18a, 11:10

Ostiralean kontzertua eskainiko du Mikel Urdangarinek Aita Marin (22:00etan). Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu.

Urtebeteko kontzertu birari ekin dio Urdangarinek, gitarraz bakarrik lagunduta. Hamazazpi urteko ibilbidean sortutako kantak eskainiko ditu, baina abesti berriak ere bai, sortu ahala. "Entzuleak nire kantuak beti ezagutu ditu grabatu eta gero, musikarien laguntzarekin, eta sekula ez ditu ezagutu jaiotzen diren era horretan. Eta horixe erakutsi nahi dut, nola jaiotzen den kanta bat. Etxeko sukaldeko Mikel hori erakutsi nahi dut, lanean orduak eta orduak ematen dituen bakardadeko Mikel hori», adierazi dio Berria-ri.

Zozketan parte hartzeko, webguneko eskuineko zutabean aurkituko duzue zozketen txokoa. Bete formularioa eta bidali.