BIDEOA: Karlos Ostolazaren estualdia joan den ostiraleko ujalekin

Baleike 2015ko ots. 3a, 09:47

Osintxuko parrokoa da Karlos Ostolaza zumaiarra. Joan den ostiralean Deba ibaiak gainezka egin zuen eta kotxe erosi berria erreka bazterretik kentzen ahalegindu zen Ostolaza. Baina urak indar handiegia eta ezin... Goiena.eus-i kontatu dio bizitako estualdia. Gertaeraren irudiak ere jaso dituzte bideoan (ikusi albiste barruan).

Osintxun, bertako parrokoa, Karlos Ostolaza, autotik atera behar izan zuten bizilagunek. Ibaia hazita zetorrela ikusita, ibai ertzean aparkatuta zegoen autoa erretiratzera joan zen, baina kateatuta geratu zen auto barruan eta bizilagunek atera zuten, horretarako soka erabilita. Bideoan ikusten den moduan, autoarekin metro batzuk aurrera egitea lortu zuen arren, geratu beharra izan zuen ura oso hazita zetorrelako. Bizilagun batzuek honako bideoa grabatu eta Goiena.eus-era bidali zuten.