'Jostunak' dokumentala emango du Gure Esku Dagok ostegunean

Zumaiako Gure Esku Dago 2015ko urt. 21a, 07:00

Ostegunean, urtarrilak 22, Jostunak dokumentala izango dugu Aita Mari zinema aretoan, 20:15ean.

Gure esku dago ekimenak dituen erronkak eta orain arte jorratutako bidea azaltzen da bertan.

Erabakitzeko eskubidearen inguruan desberdinen arteko zubiak eraiki dira, eta hainbat herritarrek bat egiten duen aldarrikapena lau haizetara zabaldu da. Hau guztia eta batez ere iazko ekainean eginiko giza katearen emozioak jasotzen ditu dokumentalak.

Iraganak bezala, etorkizunak ere pisu handia du, eta aurrera begira ere jarriko gara ostegunean. Beraz, guztiok espero zaituztegu urtarrilaren 22an Aita Mari zine aretoan, arratsaldeko 20:15etan.