Mendi bizikleta irteera Sastrakas taldearekin

Baleike 2014ko urr. 2a, 16:20

Iganderako irteera antolatu du Sastrakas mendi bizikleta taldeak. Aralar aldera joango dira, Iribasen hasi eta bukatuko den ibilbidea egiteko.

Igaratza, Guardetxea, San Migel eta Atatik pasako dira, guztira 35 kilometroko luzera eta 1.045 metroko desnibela duen ibilbidea egiteko. Goizeko 7:00etan jarri dute elkartzeko orduan, Sagarbiden. Mendi bizikletaz gozatu nahi duen oro dago gonbidatua.