Soldadura ikastaroa langabeentzat

Baleike 2014ko ira. 1a, 11:33

Eskualdeko langabeentzako oxigas eta Mig-Mag soldadurako ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Bestalde, enpresentzat nazioartekotze prozesuari buruzko jardunaldiak antolatu ditu.

Oxigas eta MIG-MAG soldadurako ikastaroa, eskualdeko langabeentzat

Zumaiako Soldadura Zentroan oxigas eta MIG-MAF soldadurako ikastaroa eskainiko du Udal Elkarteak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntzarekin. Ikastaroa arazoan hasiko da eta 570 ordukoa izango da. Hamabi lagunentzako lekua egongo da.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroaren edukia: oxigas eta MIG-MAG soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia eta abar. Aurrez aurreko ikastaroa izango da, oso praktikoa.

Profesionaltasun Ziurtagiria: ikastaroaren amaieran praktikak egingo dira, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko.

Ordu kopurua: 570

Egutegia: 2014ko azaroaren 11n hasi eta 2015eko maiatzaren 7an amaituko. Astelehenetik ostiralera izango da, arratsaldez (14:00etatik 19:00etara).

Izen-ematea

Izena eman behar da Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean dituzu eskura (ikastaroaren kode zenbakia 15313).

Jardunaldiak eskualdeko enpresentzat, nazioartekotze prozesuei buruz

Urola kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean, bi jardunaldi egingo ditu eskualdeko enpresentzat.

Lehenengoa irailaren 18an izango da: FINANTZAKETA ETA DIRU-LAGUNTZAK LANKIDETZARAKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO

Bigarrena urriaren 2an: AUKERAK ETA TRABAK BRASILEN, INDUSTRIAL SEKTOREKO ENPRESENTZAT

Jardunaldi horien helburua da nazioartekotzeko prozesuari ekin aurretik aztertu behar diren hainbat alderdi lantzea, nazioartekotze prozesuak arrakasta izan dezan. Informazio gehiago: urolakosta.org