Dena prest dago Oikian San Bartolome jaiak ospatzeko

Baleike 2014ko abu. 22a, 12:58

Gaur arratsaldean hasi eta datozen egunetan ez da festarako aukerarik faltako Oikian. Hemen daukazue prestatu duten egitaraua:Abuztuak 22, ostirala

18:00etan,  ASTO PROBAK. Moxo (Peio Etxabe), Bixente (Altuna), Esteban (Artabilla) eta Valentino (Unai Gijarro) astoekin.

23:00etan, KONTZERTUAK. The New Brigade, The Grace of Dionysius eta Voltaia.

Abuztuak 23, larunbata

Egun osoan zehar, ohiturari jarraiki, oilasko biltzaileak baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko dira.

14:00ean, PAELLA JANA frontoian (norberak eraman beharko du paella prestatzeko generoa) eta ondoren kantaldia mahai inguruan.

Arratsaldean, bertako baserrietako SAGARDO-en dastaketa euskal giro jatorrean.

23:00etan KUPELA taldearekin erromeria.

Abuztuak 24, igandea. San Bartolome Eguna

11:00etan,  MEZA NAGUSIA.

Ondoren, Pilota Partidak, Julen Beristain/Oier Larrañaga Vs Julen Odriozola/Ibai Salegi; MIKEL GOÑI vs IRIBAR ANAIAK

Txakolin dastaketa.

14:00 Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron

18:00 HERRI KIROL JAIALDIA. Jexux Mari Mujika, Bihurri, Ugaitz Mugertza eta Felix Zubizarreta aizkolarien eskutik.

Ondoren, BEHI-IDI DEMA ERAKUSTALDIA. Artabillako behi parea eta Altunaren idi parearekin.

22:30 IZER eta ALABIER trikitilariekin erromeria.

Abuztuak 25, astelehena

10:30etik 13:30era, Umeentzat Jolasak.

16:30ean VIII. Karrikotxe jaitsiera.

18:00etan PATXIN eta POTXIN pailazoen ikuskizuna.

20:30ean hasita, afaria DJON-en musikaz alaituta (norberegain janaria eramatea).

Abuztuak 28, osteguna. San Agustin Eguna

Mozorro Eguna.

11:00etan, MEZA.

Zozketa ofiziala San Agustinen umezurtzen eskutik.

Bertso Poteoa Julio Soto eta Jexux Mari Irazurekin.

14:30ean HERRI BAZKARIA sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Andonegirekin.

22:30ean FAN & GO taldearekin erromeria.

Gauerdian, Urte Berriari ongi etorria eta ondoren ESKUBELTZ PIROTEKNIAren suak

Ondoren, erromeriak jarraituko du.