Musika Jaialdiaren azken txanpa

Baleike 2014ko abu. 7a, 16:28

Gaur Urval Ensemble laukotearen klarinete kontzertua izango da Komentuan, 20:00etatik aurrera. Errepertorio berria landu dute azken aldian eta, aurreratu dutenez, pieza oso ezagunak joko dituzte. Larunbatean Ahots-festa izango da; eta igandean, jaialdiari amaiera jartzeko, bi ikuskizun: 

Abuztuak 7

20:00etan, Urval Ensemble klarinete laukotea, Komentuan.

Abuztuak 9

20:00etan, Ahots-festa, Komentuan. Elene Barbe sopranoarekin batera lau gonbidatu: Xabier Anduaga eta Ander Sanz tenoreak, Eneko San Sebastian baritonoa eta Leire Belloso sopranoa. Pianoan laguntzen, Oier Etxaburu. Donostiako Hamabostaldiarekin lankidetzan antolatu da.

Abuztuak 10

19:00etan,  Torreberrin, Txarlestrup haur ikuskizuna, Zirika Zirkusen eskutik.

22:30ean, Mari kalean, zinea eta musika: Alfred Hitchcocken "Downhill" pelikula mutua, Javi Perez de Azpeitiaren musikak zuzenean girotuta.