San Pedro abesbatzaren kontzertua gaur Parrokian

Baleike 2014ko abu. 1a, 12:57

Musika Jaialdiko bigarren kontzertua eskainiko du San Pedro Abesbatzak, gaur iluntzeko 20:30ean, Parrokian. Hamabi lanez osatutako egitaraua aurkeztuko dute. Bihar Soulutions taldeak joko du Gala Egunaren barruan (23:00etan, Beheko plazan), eta igandean The funamviolistas antzerki musikala ikusi ahal izango da Aita Marin, 20:00etan.