Argazkiak aterako ditugu Gala Egunean

Baleike 2014ko uzt. 30a, 12:37

Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Argazki Txokoa antolatzea erabaki dugu Gala Egunean. 19:30etik 21:30era egongo gara Pulpo eta Alondegia aurreko plazatxoan –Kofradiako plazan diskoteka muntatu behar dute–. Jantzi zuen arropa dotoreenak eta etorri argazkia egitera, bakarka, bikotearekin, familiarekin, lagunekin... nahi duzuen bezala! Ondoren baleike.com webgunean jarriko ditugu, bertatik deskargatzeko moduan.

Gala Eguna: 2013ko argazkiak

Kontzertuak

Aurten Beheko plazan The Soulutions taldeak joko du. Hamabi lagunez osatutako taldea da eta jendea dantzan jartzea eta ongi pasaraztea da beraien helburua, soul eta blues doinuekin. The Commitments filma ikus duenak badaki nolako taldea aurkituko duen. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Ordu berean, diskoteka izango da Kofradiako plazan. Eta lehenago, 20:00etan, kontzertua Itzurun tabernan Conn Bux & Roddy Campbell taldearekin.

Egitaraua

19:30ean, Erriberan, Gala Eguneko Argazki Txokoa.

20:00etan, Itzurun tabernan kontzertua: Conn Bux & Roddy Campbell.

23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, The Soulutions taldearen blues eta dantzarako doinuak.

Ordu berean, Gala diskoteka Kofradian.