Nazioarteko dantza-kalejira ostiralean

Baleike 2014ko uzt. 23a, 10:35

Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdia Zumaiara etorriko da aurten ere. Ostiral arratsaldean izango da dantza-kalejira ikuskizuna, 19:30ean hasita. Irungo Eraiki dantza taldearekin batera, Errusia eta Moldaviako dantzariak ikusteko aukera izango da. Kalejira Ondartxon hasiko da –eguraldi ona eginez gero, Itzurunen–, eta Erriberatik Beheko plazaraino joango dira.