Lau estropada izango dituzte asteburuan Zumaiako arraunlariek

Baleike 2014ko uzt. 18a, 12:18

Zumaia Salegik Euskotren Ligako bi estropada izango ditu, eta KAE1 eta KAE2ko mutilek bana.

Larunbata

-11:30ean, Orion, KAE 1 Ligako bosgarren estropada. Ibaian izango da, eta erlojuaren aurka, banaka. ZUMAIA lehen postuan da sailkapenean, 45 punturekin, eta Getariak beste horrenbeste dauzka.

-18:00etan, Pasai San Pedron, Euskotren Ligako hirugarren estropada. ZUMAIA SALEGI JATETXEA 3. da sailkapean, 4 punturekin.

Igandea

-11:00etan, Plentzian, KAE 2 Ligako bosgarren estropada. ZUMAIA B han ariko da. Sailkapenean, 10. da, 25 punturekin.

-12:00etan, Orion, Euskotren Ligako laugarren estropada. Ibaian izango da, erlojuaren aurka. ZUMAIA SALEGI JATETXEA bertan izango da.