Unai Orbea, ihesaldiko azkarrena

Baleike 2014ko uzt. 12a, 13:24

[/caption]

Lagun Onak taldeko Unai Orbeak irabazi du XXXVI. Zumaia saria-Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa. Azken itzulian Garateko igoerak erabat hautsi du tropela, eta aurreko taldean ihes eginda etorri diren ziklisten artean Unai Orbea izan da azkarrena. Euriak ere izan du eragina lasterketaren bilakaeran, Meagatik Oikiara jaisten bat baino gehiago lurrera joan baita. Unai Orbearen atzetik Diego Lopez (Combustibles Galdeano) eta Mikel Alonso (Andoaingo) sailkatu dira. Mendiko saria Unai Orbeak irabazi du.