Larunbatean junior mailako txirrindulari lasterketa jokatuko da

Baleike 2014ko uzt. 10a, 09:26

Larunbatean goizeko 9:45ean hasiko da junior mailako txirrindulari lasterketa, XXXVI. Zumaia saria-Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa.Aurten 100 txiririndulari inguru izango dira parte hartzen, tartean Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistak: Gorka Etxabe, Haritz Eizagirre eta Jon Agirre. Taldeko zuzendari den Mikel Ibargurenen aginduetara sasoiko heldu dira hirurak etxeko karrerara, eta Garateko gainean onenekin heltzea dute helburu, hura izango baita une erabakigarria: 96 km guztira, lau Zakila Bira eta bukaeran Getariatik, Garate igo eta Zumaiako helmugara. Eider Unanuek ere parte hartuko du baina ez da nahi bezala helduko indarrez hitzordu honetara.

Antolakuntzari dagokionez, larunbatean denboraldiko azken lasterketa izango dugu Zumaian. Aurrez jokatu dira infantil-alebinen bi lasterketa, eta kadete, junior eta afizionatuen bana.