EAEko Geodibertsitate estrategia 2020 aurkeztu du Jaurlaritzak Algorrin

Baleike 2014ko uzt. 9a, 18:21

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare geologikoa babesteko eta kudeatzeko irizpide orokorrak biltzen ditu. Guztira, geologiaren ikuspuntutik interesa duten 150 leku katalogatu eta aztertu dira –interneten kontsulta daitezke–. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Geoparkeak hiru urteko hitzarmena sinatu dute –90.000 euroko ekarpena guztira–, ingurunea babesteko eta jasangarritasuna sustatzeko ekintzak aurrera atera ahal izateko. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik egin du aurkezpena, Algorri Interpretazio Zentroan.

Geologiaren ikuspegitik interesa duten lekuen bilduma: mapa eta fitxak

[/caption]

Hemen irakur dezakezue gaur goizean egindako aurkezpenaren prentsa oharra: Geodibertsitate estrategia