Txakurrak non aska daitezkeen erabakitzeko bilera egingo da ostegunean

Baleike 2014ko uzt. 9a, 17:52

Bihar, uztailak 10, animalien ordenantzan aipatutako animaliak solte izateko guneak non kokatu zehazteko bilera irekia izango da. Hasiera batean 19:00etan izatekoa bazen ere, atzeratu egin da, eta 19:30ean izango da, Alondegian.