Surf Festa egingo da larunbatean Itzurunen

Baleike 2014ko uzt. 9a, 09:37

Uztailaren 12rako Surf Festa antolatu du Zumaiako Surf Elkarteak. 17:30ean hasi eta 20:00ak arte, doako surf ikastaroak eskainiko dituzte. 20:30ean, parrilan prestatutako jakiak dastatu ahal izango dira, eta 20:00etan hasi eta 2:00ak arte, DJ emanaldia egongo da.