Hausdura hidraulikoari buruzko hitzaldia izango da ostiralean

Baleike 2014ko uzt. 3a, 17:35

Ostiralean, uztailak 4, hausdura hidraulikoaren (fracking-a) aurkako plataforma Zumaian izango da egiten ari diren bizikleta martxaren baitan. Hitzaldia eskainiko dute 19:00etan Algorri interpretazio zentroan.

18:00ak aldera iritsiko dira herrira, eta buelta bat eman ostean, 19:00etan Algorri interpretazio zentroan hitzaldia eskainiko du Mikel Otero plataformako kideak.

Maiatzaren 29ko udal plenoan, hausdura hidraulikoaren inguruko mozio bat onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Hala, Zumaia hausdura hidraulikorik gabeko udalerri izendatuta gelditu zen, eta debekua eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa abiarazi zuen Udalak udaletxean eta Alondegian.

Hasiera batean uztailaren 14an bukatzen bazen ere sinadura bilketa, plataformako kideek adierazi dutenez luzatu egin diete sinadurak aurkezteko epea, eta irailaren 14a bitartean izango da sinatzeko aukera.