VI. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa aurkeztuko dute bihar

Baleike 2014ko uzt. 3a, 17:23

Bihar, ostirala, aurkeztuko dute Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren seigarren edizioa. Ekitaldia Algorri Interpretazio Zentroan egingo da, 13:00etan, eta herritarrei zabalik egongo da. Uztailaren 13an jokatuko da lasterketa eta, aurreko bi urteotan bezala, Espainiako Koparako puntuagarria izango da. Datorren urterako berrikuntza garrantzitsuak izan daitezke, eta horren berri ere emango dute agerraldian.