Denboraleei buruzko erreportajea Baleiken

Baleike 2014ko mar. 6a, 10:24

Aspaldiko negurik gorriena izan dugu itsasoan. Bi hilabetez olatuen menpe egon ondoren, etorri da azkenean barealdia. Baleiken segimendu berezia egin diegu denboraleei, hamaika argazki eta bideo landu ditugu. Irudi ikusgarrienak aldizkarira ekartzeaz gain, galdera pare bat egin diogu gure buruari? Nondik datoz olatu handi hauek? Nola sortzen dira? Joseba Egaña meteorologoak eman dizkigu erantzunak. Irudiekin, azalpenekin eta datuekin, erreportaje berezia osatu dugu martxoko Baleike aldizkarian.

Denboraleen inguruko kontuez gain, beste gai batzuk ere landu ditugu: TS Fundicioneseko lau langileri elkarrizketa; Zumaiako patinatzaile taldeari buruzko erreportajea; Xabier Azkueren "Euskal kultura Zumaian" azterketa; inauterietako argazkiak; agenda, bertsoak... Hau dena, ohi baino aldizkari mardulagoan –40 0rrialde–. Bihartik aurrera, ohiko kioskoetan.