Iñigo Peña nagusi Plentzian jokatutako estropadan

Baleike 2014ko ots. 20a, 08:39

Larunbatean jokatu zen Plentziako uretan piraguismo denboraldiko lehen estropada. Bizkaiko txapelketa izan harren, gonbidatu moduan hartu zuen parte Itxas-Gain taldeak estropadan eta emaitza onak lortu zituzten taldeko piraguistek. Senior mailan Iñigo Peña izan zen irabazlea.Peñak hasieratik kontrolpean izan zuen estropada eta koska bat gorago dagoela argi erakutsi zuen. Madril eta Sevilla artean eginiko neguko entrenamendu gogorrak hasi dira lehen fruituak ematen eta orain Sevillan jokatuko den Espainiako txapelketa du lehen helburutzat. Maila berean Josu Ansola bosgarren izan zen. 23 urtez azpiko mailan, Kepa Etxabe bosgarren sailkatu zen.

Junior mailan, Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka izan ziren aurreneko bi postuetan. Beraiengandik gertu ibili ziren taldeko beste juniorrak ere, Martin Egaña bosgarren sailkatu zen, Kepa Txapartegi seigarren eta Unaiz Azkune zazpigarren. Neskei dagokionez berriz, Irati Osa bigarren sailkatu zen eta Itziar Elso seigarren. Kadeteei dagokionez, Mikel Casquero zazpigarren sailkatu zen, Felix Uranga 10. eta Xabi Altadill 14. . Nesketan berriz, Amaia Ortiz seigarren izan zen, Helene Carmona bederatzigarren eta Eider Murua 15.

Larunbat honetan izango dute denboraldiko bigarren zita Itxas-Gain K.E.ko piraguistek Orion jokatuko den Gipuzkoako txapelketan.