Zumaia bost trainerurekin izango da bihar Orioko jaitsieran

Baleike 2014ko ots. 14a, 14:12

Orioko traineru jaitsiera ezaguna bihar izango da, eta hainbat mailatan, 79 ontzi lehiatuko dira. Horien artean izango dira Zumaiako bost. Bai, bost, inoiz baino gehiago: seniorretan, emakumezkoak eta gizonezkoak (2); beteranoak ere han izango dira, eta jubenilak ere bai. 16:00etan hasiko da jaitsiera, eta mailaz maila lehiatuko dira. Denboraldi-aurreko estropada izaten da, baina egokia uda begirako erreferentziak hartzeko.