Zumaiako beteranoek irabazi dute Hondarribiako traineru jaitsiera

Baleike 2014ko ots. 4a, 18:23

Larunbatean Hondarribiako XIV. traineru jaitsiera jokatu zen eta beteranoetan Zumaiak irabazi zuen. Lau ontzik hartu zuten parte (hasieran sei ziren ateratzekoak). Denbora hauek izan ziren:

1- Zumaia (Attona Karlos traineru beltza) 8:21 (ziabogan) /16:07:34

2- Fortuna 8:18 / 16:07:83

3- Getxo 8:22 / 16:08:08

4- Ibaialde (Iparraldekoak) 9:11 /18:07:68

Bestalde, otsailaren 15ean Orion jokatuko da hurrengo jaitsiera eta Zumaiak bost traineru eramango ditu: bi senior gizonezkoetan eta bana emakumezkoetan, jubenil gizonezkoetan eta beteranoetan.