'Jelly T, Tarzan eskasa' haurrentzako filma euskaraz emango dute igandean

Baleike 2014ko urt. 24a, 10:47

Igandean zinea euskaraz entzuteko aukera izango dute haurrek 16:30eko saioan. Jelly T, Tarzan eskasa pelikula emango dute. Filmak Jellyren bizitza kontatzen du. Umeak guztien txantxak jasan behar ditu, baina horri aurre egiteko edabea lortuko du.

Helduentzako saioetan Ismael emango dute asteburuan, ohiko ordutegian.