Loiolatik Zumarragara mendiz joateko proposamena

Baleike 2014ko urt. 21a, 09:56

Datorren igandean,urtarrilaren 26an, goiz buelta bat antolatu du Inda Mendik, oraingoan Loiolatik (Azpeitia) irten eta mendiz Zumarragaraino joango dira. Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirreko geltokian. Izena goiko estankoan ( 943860357 ) eman dezakezue, ostirala baino lehen. Helduek sei euro eta haurrek lau ordaindu beharko dute.