'Bi bala' bertso ikuskizuna, gaur gaztetxean

Baleike 2013ko abe. 27a, 10:38

Bertso ikuskizun berezia eskainiko dute gaur gauean IƱaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaranek Torreberri gaztetxean, 22:30etik aurrera (doakoa da). Musikaz lagunduta eta kanta ezagunen doinuekin letra bizi eta zirikatzaileak kantatzen dituzte. Adibide gisa, hemen daukazue aurreko Bertso Egunean kantatu zuten sorta, Beatles-en doinuak erabilita.