Bostak taldeak irabazi du Gabon Abestien Lehiaketa

Baleike 2013ko abe. 26a, 12:58

Zazpi taldek hartu dute parte Erkibe Kultur Elkarteak antolatutako Gabon Abestien Lehiaketan. Gabon giro ederrean aritu dira denak kantatuan, maila ederrean. Hala ere, saria batek irabazi behar eta Bostak taldea izan da onena kantuan. Aiora Agirrezabalaga, Joane Zabala, Nerea Urteaga, Elena Sanchez eta Arianne Urangak osatu dute boskote irabazlea.

Jaiotza eta jantzien kategorian, berriz, Txikiak taldea saritu du epaimahaiak. Hauek dira kideak: Goiatz, Nerea A., Naroa, Libe, Maddi, Janire, Garazi, Oihane, Nerea E. eta Julia.