Gabonetan, erakusleiho lehiaketa

Baleike 2013ko abe. 11a, 09:45

Herriko denda, taberna eta jatetxeek Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, XIX. urtez. Abenduaren 16ra arte dute izena emateko aukera, turismo bulegoan. Hemen dauzkazue lehiaketaren oinarriak:

1. Lehiaketa hau herriko denda, taberna eta jatetxe guztiei zabalik dago.

2. Izen ematea: Turismo Bulegoan (943 14 33 96), abenduaren 16a bitartean.

3. Erakusleihoek eta apaingarriek urtarrilaren 6 arte egon beharko dute agerian.

4. Epaia merkataritza eta marketin arloko adituek erabakiko dute.

5. Kontutan hartuko dira: ikusgai dauden produktuak, erakusleihoaren guneak, kolorea, argia eta konposizioa.

6. Saria erakusleiho onenarentzat 100€koa izango da.

7. Sari banaketa 2013eko abenduaren 31n egingo da, eguerdiko 13:30ean Beheko Plazan. Zumartian: hirugarren sektorea sustatzeko plataformak eta kirol sailak babestutako BIKO lasterketako sari banaketaren ondoren izango da. Bertan “Urteko Merkatari edo Ostalari Onenaren Saria” ere erabakiko da.