Gabon Abestien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Erkibek

Baleike 2013ko abe. 3a, 15:45

Urterko ohiturari eutsiz, Gabon Abestien lehiaketa antolatuko du aurten ere Erkibe Kultur Elkarteak. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. Hemen daukazue lehiaketako araudia:-Gabon abestien leihaketa 18:00etan hasiko da Aita Mari zinean.

-Talde guztiak gutxienez lau haurrez egongo dira osatuta. Ohiturari jarraituz jantzi beharko dira, eta Jaiotza batez lagundurik.

-Izena emateko epea irekita dago. Izena eman behar da Batzokian ipinitako zerrendan; epea, abenduaren 24an 16.00etan itxiko da.

-Talde guztiek bi gabon abesti abestu beharko dute. Bata, derrigorrezkoa antolatzaileek aukeratutakoa eta bestea, beraiek aukeratutakoa.

-Antolatzaileek aukeratu duten abestia hauxe da: DIN DAN DON

-Abestiez gain, jantzi eta Jaiotzak sarituko dira ere.

-Sariak ondorengoak dira:

Abestiak: 1. saria 70€; 2. saria 40€; 3. saria 30€

Jaiotzak: 1. saria 40€; 2. saria 25€; 3. saria 20€

-Abesti mailan saririk gabe gelditzen diren taldeek 15€ko ordainsaria jasoko dute. Jantzi eta Jaiotzen mailan berriz 10€koa izango da.

Aukeratzen den gabon abestiaren orijinaltasuna ere aintzat hartuko da sailkapena egiterakoan.