Arrasateren kontra jokatuko du Pulpok Lubakin

Baleike 2013ko aza. 28a, 12:04

Larunbatean aurkari gogorra hartuko du Pulpok Lubakin (16:30ean). Sailkapeneko bigarren postuan dago Arrasate, oso talde sendoarekin.Joan den astean 33-23 galdu zuten zumaiarrek Zaragozan, eta une honetan sailkapeneko 14. postuan daude zazpi punturekin, Urdaneta eta Romoren aurretik.

Bestela, Pulpoko gainontzeko taldeak denboraldi hasiera bikaina ari dira egiten. Mutiletan, jubenilek partida guztiak irabazi dituzte eta txapela irabazteko hautagai nagusiak dira. Kadeteak ere maila ona ari dira ematen eta laugarren postuarekin ia ziurtatuta daukate hurrengo fasea jokatzeko txartela.

Infantil mailan emaitzak ere bikainak ari dira izaten. Nesken bi taldeek ez dute partidarik galdu. Trapaia Pulpo da sailkapeneko lehena eta Zarazpe Pulpo bigarrena. Algorri Pulpoko mutilek partida bakarra galdu dute eta hirugarrenak dira sailkapenean.

Bestalde, aipatzekoa da Ander Olaizola gazteak Espainiako selekzioarekin bi partida jokatuko dituela abenduan, Portugalen eta Frantziaren aurka. Gogoan izan Kauldi Odriozola taldekidea Espainiako selekzioarekin izan berri dela Hungarian, maila ona emanez. Bi jokalari hauez gain, beste 11 dira Euskadiko selekzioak deitutako zumaiarrak autonomia arteko Espainiako Txapelketa jokatzeko.