'Hamlet' gaur egun, Euskal Herrian eta euskaraz

Baleike 2013ko aza. 25a, 11:56

William Shakespeareren Hamlet izango da, ziurrenik, literatura unibertsalak eman duen antzezlanik ezagunena, mundu osoko aktoreen ametsa eta erronka. Bada, ostiralean (22:00etan), Aita Mari aretoan, obraren bertsio berritzailea taularatuko dute Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek. Hamlet Euskal Herrian, orain eta euskaraz. Sarrerak dauzkagu zozkatzeko.

Arrisku handiko apustua, baina emaitza bikaina eman duena, kritika ederrak eta publiko zabalaren oniritzia jaso baititu orain arte. Xabier Mendiguren Elizegik egokitu du jatorrizko testua. Ximun Fuchs arduratu da zuzendaritzaz eta aktoreen artean daude, besteak beste, Ander Lipus eta Ainara Gurrutxaga.

Sarrerak salgai daude turismo bulegoan (9 euro, Gazte Txartelaren 6), baina guk hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean. Bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera. Beti bezala, zehaztu zuen datuak eta bazkidetza noren izenean dagoen.