'Hitzak' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditugu

Baleike 2013ko aza. 15a, 10:39

Gaur gauean (22:00etan) Hitzak antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan. Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hauek dira saridunak:

Joseba Amilibia, Esther Osa eta Axier Lopez. Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue, zuen izenean. Zorionak!

Zer da Hitzak?

Tratu txar emozionalei buruz hitz egiten duen ikuskizuna da. Agurtzane Intxaurragak idatzia Arantxa Iturberen kolaborazioarekin eta Agurtzanek berak zuzendua.

Agertokian hiru emakume eta aktore oso ezagun: Klara Badiola, Itziar Ituño eta Ane Pikaza. Hirurak emakume bera izango dira, Mari. Haiekin batera gizonezko bat, hau ere oso ezaguna gure artean, Jabi Barandiaran aktorea. Eta triangeluaren azken muturrean umea, egurrezko panpina Agurtzane Intxaurragak manipulatuta.

Bost aktore eszenatokian hitz zaurigarriez, hitz iraingarriez, hitz gutxieztzaileez.....hitz egiteko.

Gure artean hain arrakastatsua izan den Aitarekin bidaian bezalako ikuskizun poetiko eta minimalista aurkeztu nahi digute, sentimenduez jositako ikuskizuna.