Bertsoak: Jexux Alkorta, auzo laguna

Baleike 2013ko aza. 12a, 10:00

Jexux Alkorta hil berriari bertso hauek idatzi dizkio Feli Uriak. Oikiako eskolan irakasle aritu zen Uria urte askoan eta Jexux Alkortak emandako laguntza goraipatu du, besteak beste.

 

 

Doinua:

Amodioa zoin den zoroa

 

Auzo laguna

1

Kanpaiak izan dira herrian

betidanik mezulari

eliz dorreko dei ezagunak

jar arazten gaitu adi

gaurkoan ere ezkila ozen

doinu tristean kantari

heriotz baten berri ematen

Oikiako herriari

2

Urtean zehar elkar harturik

lehen bezalaxe gaur egun

auzolanean ohitutakoak

borondate hutsa lagun

Jexux Alkorta hortan maixua

hortan egin zen ezagun

gaur, hil berritan, denen gainetik

bera goraipa dezagun

3

Gaztetandikan etenik gabe

jatortasunez nabarmen

dela Udalan, dela eskolan

ze gogo eta ze kemen

zalapartarik atera gabe

bazuen nahiko ahalmen

bere laguntza baliotsua

aitortu nahi dut gaur hemen

Feli Uria