'Kora izpiak' diskoa aurkeztuko du Enekorak ostiralean Aita Marin

Baleike 2013ko aza. 6a, 11:53

Kora izeneko harpa afrikarraren melodi goxoak, perkusioaren bizitasuna, ahotsaren emozioak eta irudien ikus-entzunezko elkarrizketa uztartzen ditu Enekorak. Eneko Larrañaga zestoarra da taldearen sortzailea, eta 2005ean kora instrumentua ezagutu zuenetik ikasi eta sortu duenaren emaitza da Kora Izpiak diskoa. Aita Marin aurkeztuko dute jendaurrean estreinakoz, 22:00etan. Sarrera doan izango da. Kora instrumentuari eta Enekoren lanari buruz gehiago jakin nahi baduzue, www.enekora.com web gunera jo dezakezue.