Soldadura ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Baleike 2013ko urr. 29a, 09:48

Urola Kostako Udal Elkarteak soldadura ikastaroa (oxigas soldadura eta mig/mag soldadura) eskainiko du Zumaiako Soldadura Zentroan. Ikastaroak Lanbideren dirulaguntza du eta doakoa da. Hamabost ikaslerentzako lekua dago.

Orotara 560 orduko ikastaroa da eta abenduan hasi eta 2014ko ekainean amaituko da. Astelehenetik ostiralera izango da, arratsaldez.

Izena eman behar da Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean dituzu eskura (ikastaroaren kode zenbakia 2013200143).