Argazkiak: Lucia Lakarra dantzariaren artea

Baleike 2013ko urr. 21a, 10:29

Euskaldunak eta dantza galan hartu berri du parte Lucia Lakarrak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Municheko Operako Balleteko lehen dantzaria da Lakarra, urteak daramatza munduko onenen artean, eta pozik etortzen da Euskal Herrira dantzatzera aukera duen bakoitzean –abenduaren 13an Donostian izango da–. Aurten ere autobuskada bat zumaiar joan zen larunbatean Lakarra dantzan ikustera. Tartean zen Peio Romatet argazkilaria, eta argazki erreportaje eder hau ekarri digu.

Elkarrizketa: "Goizero barretan zure gorputza lantzeak badu zerbait erlijiozko"