Igandean, egun osoko mendi irteera Aralarrera

Baleike 2013ko urr. 17a, 09:44

Iganderako egun osoko mendi irteera antolatu du Inda Mendi elkarteak Aralarrera: Huarte Arakilen hasi eta Aralarko San Migelen amaitu. Irteera 7:30ean izango da. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek 12 euro ordaindu behar dute eta haurrek sei.