Urederrara Inda Mendirekin

Baleike 2013ko urr. 8a, 10:10

Datorren igandean, urriaren 13an, Urederraren iturburura (Urbasa) joateko aukera izango da Inda Mendirekin. Goizeko 8:00etan aterako dira Txomin Agirre kaitik ,eta eguerdian bueltatu. Izena, beti bezala, goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordainduko dute eta haurrek lau.