ARGAZKIA: 'Grampian Sceptre' itsasoratu dute

Baleike 2013ko urr. 4a, 18:48

[/caption]

Gaur arratsaldeko marea aprobetxatuta itsasoratu du Balenciagak Grampian Sceptre ontzia, orain arte egin duen azken itsasontzia. Eskoziako North Star enpreserentzat eraiki dute, eta joan den udaberrian entregatu zuten Grampian Sovereign ontziaren bikia dela esan daiteke. Ontzi hauek itsasoko petrolio plataformei laguntzeko erabiltzen dira.