Larunbatean jokatuko da Zakila Biraren XVII. edizioa

Baleike 2013ko urr. 3a, 09:57

[/caption]

Larunbatean (17:00) korrikalari tropela bilduko da berriro Zumaian Zakila Birako 20 kilometroak egiteko. Ibilbidean ez dago aldaketarik: irteera eta helmuga Erribera kalean izango dira; herrian buelta bat eman ondoren, Arroa Behetik Iraeta aldera joango dira, handik Aizarnazabal eta Oikiara eta Beduatik Zumaiara. Tomas Gogorza Olaizola izango da aurtengo atleta ohi omendua.Oraingoz 372 korrikalarik eman dute izena baina oraindik zabalik dago aukera, herrikrossa.com web gunean, 15 euro ordainduta. Lasterketako txipak itsas kiroldegian jaso behar dira, lasterketaren egunean bertan, 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:15era.