Euskal kantu eta gitarra ikastaroa

Baleike 2013ko ira. 25a, 09:47

Ostegunean, hilaren 26an, hasiko da euskal kantu eta gitarra ikastaroa, Inpernupe Kultur Elkarteak antolatuta. Bihartik aurrera, ostegunero bilduko dira Torreberrin, 19:00etan, euskal kantuak ikasiz gitarraren sokak astintzeko. Ikasi nahi duen orok ditu ateak zabalik.