Bertso afariarekin hasiko dira Samielak

Baleike 2013ko ira. 25a, 09:35

Artadin dena prest dute aurtengo Samielak ospatzeko. Ostiralean hasiko dira jaiak, Jon Maiak eta Aitor Mendiluzek girotutako bertso afariarekin. Txartelak turismo bulegoan daude salgai, 25 euroan. Afarira animatzeko mezua zabaldu dute antolatzaileek. Larunbatean eta igandean ez dira faltako samieletako ohiko osagaiak: zezenak eta pottokak, herri kirolak, sagardo dastatzea, erromeria, pilota partidak, bertso saioa, trikitilari txapelketa... Hemen daukazue egitaraua:

Irailak 27, ostirala

21:00etan: bertso afaria Jon Maia eta Aitor Mendiluzerekin. Txartelak Turismo Bulegoan Salgai (25€).

Irailak 28, larunbata

16:30ean, zezenak eta pottokak.

18:00etan, aizkolariak. Joxe Felix Zubizarreta eta Ernesto Ezpeleta (Bihurri)

18:30ean, txinga lehiaketaren XII. edizioa.

18 urtez azpiko txinga lehiaketaren II. edizioa.

Ondoren, Sagardo dastatzea. Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

Irailak 29, igandea (Mikel Deunaren Eguna)

11:00etan, meza.

12:00etan, binakako pilota partida: Urkizu - Aizpitarte / Ugalde - Imaz.

13:00etan, txakolin dastatzea

Ondoren, bertsolariak: Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikano.

16:30ean: zezenak eta pottokak.

18:00etan: Artadiko XV. Trikitilari Txapelketa.

Itsaso Elizagoien - Irune Elizagoien

Josune Arakistain - Alaitz Eskudero

Beñat Ganboa - Julene Otegi

Julen Alonso - Eneritz Aulestia

Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.