Bi ofizial eta peoi bat kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako

Baleike 2013ko ira. 6a, 12:18

Zumaiako Udalak brigadara bi ofizial eta peoi bat kontratatzeko prozesua abian jarri du. Gaurtik irailaren 20a bitartean izango da izena emateko aukera. Lan eskaintza horiek langabetuei zuzendurikoak dira, eta izen emate prozesua Lanbideren bidez egin beharko da. Lan eskaintza horietarako ezinbesteko eskakizunak honakoak dira:

- Zumaian erroldatuta izatea.

- Langabetua izatea eta era horretan izena emanda egotea Euskal Enplegu Zerbitzuan.

- Titulua: Eskola-ziurtagiria edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat harturiko beste edozein titulu izatea.

- Euskara-maila: Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea.

Bi ofizial kontratatzeko oinarriak.

Peoia kontratatzeko oinarriak.