Ikasturte hasiera Maria eta Jose ikastetxean

Zumaiena Ikastetxea 2013ko ira. 6a, 12:27

Iraila hurbildu zaigu eta berarekin batera ikasturte berria. Zero urteko geletatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila arteko eskaintza dugu Ikastetxean eta etapa bakoitzak egun desberdinetan hasiko du Ikasturtea.Maria eta Joseko Haur Eskola eta 2 urteko haurrek irailaren 3an 10:00etan hasi dute ikasturtea. Irailean 4tik 13ra bitartean goizeko ordutegia izango dute, famili eta haurrekin egokitzapen egokia bideratu asmoz, eta irailaren 16tik aurrera ordutegi arruntarekin hasiko dira.

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrek eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturte berria irailaren 9an, astelehena, goizeko 10:00etan hasiko dute. Irailaren 27ra arte goizez bakarrik izango dituzte klaseak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak irailaren 6an, ostirala, hasiko dute ikasturtea. Irailaren 9tik 13ra, goizez 09:00etatik 14:00etara eta irailaren 16tik aurrera goiz eta arratsaldez izango dituzte klaseak. Asteazkeneko ordutegia jarraia izango da beste ikasturteetan bezala, 08:15etatik 14:15era, irailaren 18tik aurrera.