Imanol Urbieta omendu zuen atzo Musika Jaialdiak

Baleike 2013ko abu. 7a, 11:13

Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren emanaldia izan zen atzo arratsaldean leporaino bete zen Oxford aretoan. Saioaren amaieran, omenaldi hunkigarria eskaino zioten Imanol Urbieta zarauztarrari. 

Urbietak gehienbat, haurrentzat zuzenduriko musika egin izan du bere ibilbide guztian. Hala nola, Txoria nintzela edota John Brown abestien sortzailea da. Bai Andoni, bai Xabier Imanol Urbietaren ikasleak izanak dira. Aurten, gainera, Xabier Lizasok antolatzen dituen udaleku musikalak Imanol Urbietaren musikaren inguruan aritu dira.

Egaña eta Lizasoren kontzertuaren amaieran, udalekuetan aritutako zenbait haurrek Aitor Uriak Imanolen omenez sortutako abesti bat kantatu zuten.